Powered By Blogger

miércoles, 19 de octubre de 2011

Euskara

Hiriko bertako hizkera jatorrizkoa mendebaleko euskararen aldaera bat da, oraindik ere Mahatserrian, Errekaldeko mendialdean eta Buian bizirik dagoena.
2006ko erroldako datuen arabera, Bilboko biztanleriaren %24,20 da euskalduna. 2001eko datuen arabera, berriz, Bilboko biztanleriaren %15,32 zen euskalduna. Euskaraz hitz egiteko gaitasuna asko handitu da hirian azken urteotan, euskarazko hezkuntza zabalduz joan den heinean. 1981ean %6,38 baino ez zen euskaraz zekiten pertsonen ehunekoa. Dena den, adinaren arabera alde handiak daude, 15 urtetik beherako umeen artean euskaldunen kopurua %40 inguru da, baina 40 eta 60 urte bitarteko lagun euskaldunen kopurua ez da %5era ere iristen.

Zer iruditzen zaizkizue ehuneko (%) horiek ?

No hay comentarios:

Publicar un comentario