Powered By Blogger

lunes, 17 de octubre de 2011

Inguru naturala eta klima

Bilbo hiribildua Ibaizabal ibai osoan zehar zabalduta dago. Izan ere, Bilboko itsasadarra da berezko ardatza, hamaika zubik zeharkatzen dutena.Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute hiria, besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, "Botxo" izen herrikoia eman diote. Hirigunetik ez oso urruti, kilometro pare batera, Ganekogorta mendia altxatzen da, 998 metrokoa, kostaldetik hurbil gaudela kontuan izanda, altuera handia da.


Ipar-mendebaldean, Bilbok Barakaldorekin egiten du muga; ipar-ekialdean, Erandiorekin; ekialdean, Sondikarekin; hego-ekialdean, Etxebarri, Basauri eta Arrigorriagarekin; eta mendebaldean, berriz, Alonsotegirekin.
Fitxategi:View of Bilbao.jpg
Bilboko irudi panoramikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario