
Urtzi Urrutikoetxea Bilbon (Bizkaian) 1977ko urriaren 12an jaio zen idazle, kazetari, bertsolari eta blogaria da.
ETBko albistegietan eta hainbat kazetatan aritutakoa: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Jakin, Argia, Bertsolari, Nora eta Zazpi Haizetara besteren artean.
Hiru poesia-liburu, bidaia-liburu bat eta eleberri bat argitaratu ditu euskaraz eta Berlin hiriari buruzko gida-liburua gaztelaniaz, Garako Mugalari bilduman. Bertsolaritza ere landu izan du, eta Xabier Amurizaren gidaritzapean 2006an argitaratutako Bizkaiko Bertsogintza IV liburuan parte hartu du. Euskal PEN Klubeko kide ere bada.
Zer pentsatzen duzue, Urtzu Urrutikoetxeari buruz ? Gustuko duzue ?

No hay comentarios:
Publicar un comentario