Powered By Blogger

miércoles, 19 de octubre de 2011

Garraioak

METROA

 1995. urtean Bilboko metroa inauguratu zen. Hasieran metroa Alde Zaharrean amaitzen bazen ere, 1997an hiru geltoki berri zabaldu ziren hiriko beste hainbat auzotan, metroaren ibilbidea Boluetaraino luzatuz.

*2005. urtean 78 milioi bidaiari eraman zituen metroak, eta 86 milioi 2007an .



Metroa Indautxuko geltokian.

Zer uste duzuela eragin duela bidaiari kopurua igotzea 2005tik 2007ra ?

TRENA

Batetik, Espainiar Estatuaren menpe dauden FEVE eta Renfe enpresen bitartez. Eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen EuskoTrenen bitartez. Renfe Aldiriakek hiru linea dauzka. Aldiz, FEVEk linea bakarra dauka. Eta, EuskoTrenek ere hiru linea dauzka.


*Euskotreneko hiru lineetako bidaiari kopurua 2005ean: -Euskotren Durangaldea 2.653.621 -Euskotren Urdaibai 2.288.212 -Euskotren Txorierri 2.202.550


Renferen trena Olabeagatik San Mamesera.

Eta, kasu honetan zer uste duzue kopuru bidaiari honei buruz ?
TRANBIA
XIX. mendean ezarri zen. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenik, XX. mendearen erdialdean, kendu egin zen zerbitzua. 2002. urtean,berriz, berreskuratu egin zen zerbitzua.
 EuskoTran Abandoibarran.

FUNIKULARRA

Campo Volantin eta Artxanda mendia batzen dituen funikularra da. Funikularraren geltokia dagoen plazari "Funikularraren Plaza" deritzo. 1915eko urriaren 7an Artxandako funikularrak lehenengo bidaia egin zuen, Castaños auzoa Artxanda mendiarekin lotu zuena.


 Goiko geltokia eta funikularra.

Amaitzeko, azken galdera bat proposatuko dizuet, zer pentsatzen duzue garraio publikoei buruz ? Uste duzue guztiok gehiago erabili behar ditugula garraio publikoak edo autoa ?

No hay comentarios:

Publicar un comentario