Powered By Blogger

sábado, 22 de octubre de 2011

Kirolak

Hirian kirolean aritzeko instalazio ugari daude.
Hiriko kirol talde batzuk:
  • Futboleko Bilboko Athletic Kluba.
San Mames futbol zelaian jokatzen du 1912. urteaz geroztik. Athletic Club taldea 1898. urtean sortua, Espainiar estatuko futbol talderik aurrendarietako bat da.Athletic Club taldea 1898. urtean sortua, Espainiar estatuko futbol talderik aurrendarietako bat da. 24 Errege kopa eta 8 liga irabazi ditu historian zehar. Beti egon da lehenengo mailan.
2010 eta 2013. urteen artean San Mames Barria futbol zelaia eraiki eta inauguratzea aurreikusten da.


San Mames futbol zelaia kanpotik

  • Bizkaia Bilbao Basket (saskibaloi taldea).
La Casillako udal kiroldegian jokatzen u. 2001.urtean sorturiko proiektua da. Aurrerago hirian Caja Bilbao saskibaloi taldea izan zen, baina arazo ekonomikoek desagerrarazi egin zuten. Normalean, La Casillako udal kiroldegian jokatzen du baina lantzean behin, BECen antolatzen dira partidak, Tau Baskonia edo Real Madril taldeen aurkako partidetan esaterako.


Bilbao Basket taldeko jokalariak partida batean.

  • GSI Bilbao (areto futbol taldea).
1984ean Bilboko Aurrezki Kutxaren baitan sorturiko areto futbol taldea da. La Casillako udal kiroldegian jokatzen du.


*Gustastatzen zaizue gehiago saskibaloia edo futbola ?
*Athletic kluba taldekoa zara, futbolean ?
*Eta saskibaloian Bizkaia Bilbao Basket taldekoa ?
*Zein beste kirola gustoko duzue ?

No hay comentarios:

Publicar un comentario